Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.255 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.828 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.152 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 2.018 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 5, 7.068 proba egin zituzten eta horietatik 3.384 positibo eman zuten (% 47,9)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 5, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 200 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.