COVID-19: Azken datuak

104 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.616

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 5a, 07:00

Atzo, urtarrilak 4, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren.

Atzo 104 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 36 Baztan-Zugarramurdin, 34 Malerreka-Bertizaranan, 27 Bortzirietan eta 7 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.616 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 321 gehiago. Atzo, urtarrilak 4, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.215 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.771 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.143 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.991 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 4, 7.684 proba egin zituzten eta horietatik 3.616 positibo eman zuten (% 47,1)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 4, hogeita zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 204 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 137.316 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.300ekoa.
 
Nafarroan 1.241.336 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 4, 4.479 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 539.397 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 212.407 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun