COVID-19: Azken datuak

96 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.295

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 4a, 07:00

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 188 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.

Atzo 96 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 28 Bortzirietan, 26 Malerreka-Bertizaranan, 25 Baztan-Urdazubin, 17 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.295 positibo atzeman zituzteni. Atzo, urtarrilak 3, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.178 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.728 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.128 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.960 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 3, 7.074 proba egin zituzten eta horietatik 3.295 positibo eman zuten (% 46,6)

COVID-19ak jota, herenegun, urtarrilak 2, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 183 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 133.700 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.298koa.
 
Nafarroan 1.236.840 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 3, 3.736 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 538.848 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 210.427 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun