Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.150 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.696 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.106 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.925 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 2, 3.534 proba egin zituzten eta horietatik 1.809 positibo eman zuten (% 51,2)
COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 2, hogeita lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 188 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.