COVID-19: Azken datuak

51 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.589

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 2a, 07:28

Atzo, urtarrilak 1, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bat hil egin zen.

Atzo 51 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 15 Baztan-Urdazubin, 14 Malerreka-Bertizaranan, 11 Bortzerrietan eta 11 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.589 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 1.761 gutiago. Atzo, urtarrilak 1, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.139 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.655 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.096 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.921 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, urtarrilak 1, 3.508 proba egin zituzten eta horietatik 1.589 positibo eman zuten (% 45,3)

COVID-19ak jota, atzo, urtarrilak 1, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 165 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 128.596 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.293koa.
 
Nafarroan 1.229.889 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, urtarrilak 1, 0 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 538.269 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 206.309 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun