COVID-19: Azken datuak

114 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.350

Ttipi-Ttapa 2022ko urt. 1a, 07:20

Atzo, abenduak 31, hamabost pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren.

Atzo 114 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 36 Baztan-Urdazubin, 33 Bortzerrietan, 31 Malerreka-Bertizaranan eta 14 Leitzaldea-Urumealdean. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.350 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 441 gutiago. Atzo, abenduak 31, hamabost pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.124 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.626 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.083 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.905 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 31, 7.765 proba egin zituzten eta horietatik 3.350 positibo eman zuten (% 43,1)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 31, hamabost pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 160 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 127.007 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.292koa.
 
Nafarroan 1.229.885 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 31, 127 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 538.268 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 206.309 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun