COVID-19: Azken datuak

165 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.791

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 31a, 06:24

Atzo, abenduak 30, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren.

Atzo 165 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 71 Baztanen, 33 Malerreka-Bertizaranan, 31 Bortzerrietan eta 30 Leitzaldea-Urumealdean. Behin bakarrik izan dira positibo gehiago egun bakarrean eskualdean, uztailaren 15ean (175 izan ziren orduan). Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.791 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 103 gehiago. Atzo, abenduak 30, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.091 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.581 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.068 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.864 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 30, 9.370 proba egin zituzten eta horietatik 3.791 positibo eman zuten (% 40,5)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 30, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUetan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 163 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 123.657 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.290ekoa.
 
Nafarroan 1.229.758 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 30, 4.459 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 538.210 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 206.234 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun