COVID-19: Azken datuak

123 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 3.693

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 30a, 06:23

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 159 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUetan.

Atzo 123 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 59 Baztanen, 28 Malerreka-Bertizaranan, 18 Bortzerrietan, 14 Leitzaldea-Urumealdean eta 4 Urdazubin. Behin bakarrik izan dira positibo gehiago egun bakarrean eskualdean, uztailaren 15ean (175 izan ziren orduan). Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 3.693 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 315 gehiago eta inoizko daturik altuena. Atzo, abenduak 29, hogeita hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.056 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.493 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.041 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.821 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 29, 9.606 proba egin zituzten eta horietatik 3.693 positibo eman zuten (% 38,4)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 29, hogeita hiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 159 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 119.866 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.287koa.
 
Nafarroan 1.225.807 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 29, 4.409 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 537.838 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 203.047 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun