Koronabirusa

Hemendik aitzinera kasu positiboek zazpi eguneko itxialdia egin beharko dute

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 29a, 17:30

Espainiako Gobernuko Osasun Ministerioak eta autonomia erkidegoek erabaki hori hartu dute gaur eguerdian Osasun Publikorako Batzordearen bileran. Positiboen itxialdia hamar egunetik zazpi egunera murriztea erabaki dute, beti ere asintomatikoak baldin badira eta sintoma arinak baldin badituzte.

Kontaktu estu diren txertatu gabekoei ere eraginen die neurriak. Orain arte, proban positibo eman ez arren, txertatu gabekoek hamar egunez etxean egon behar zuten, baina orain zazpi egunez egon beharko dute itxialdian. Neurria berehala sartuko dute indarrean, protokoloak eguneratu orduko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun