Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 1.025 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.419 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.027 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.799 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 28, 9.308 proba egin zituzten eta horietatik 3.378 positibo eman zuten (% 36,3)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 28, hogei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 142 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.