COVID-19: Azken datuak

96 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 2.420

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 28a, 06:55

Nafarroan pandemia osoko positibo kopururik altuena atzeman zuten atzo, 2.420, horietatik 97 eskualdean.

Atzo 95 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 37 Malerreka-Bertizaranan, 25 Bortzerrietan, 23 Baztanen, 8 Leitzan eta 3 Urdazubin. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 2.420 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 1.262 gehiago eta inoizko daturik altuena. Atzo, abenduak 27, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta lau hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 992 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.373 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.010 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.769 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 27, 2.557 proba egin zituzten eta horietatik 2.420 positibo eman zuten (% 32,9)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 27, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta lau hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 139 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 112.795 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.285ekoa.
 
Nafarroan 1.216.271 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 27, 4.119 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 537.363 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 195.388 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun