COVID-19: Azken datuak

71 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 1.158

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 27a, 06:33

Atzo ere mila positibon langa gainditu zen Nafarroan, horietatik 71 eskualdean.

Atzo 71 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 20 Bortzerrietan, 18 Leitzaldea-Urumealdean,  17 Malerreka-Bertizaranan eta 16 Baztanen. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 1.158 positibo atzeman zituzten, bezperan baino ia 38 gutiago. Atzo, abenduak 26, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez ZIUan sartu zituzten eta ez bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 958 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.347 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 1.000 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.743 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 26, 4.077 proba egin zituzten eta horietatik 1.158 positibo eman zuten (% 28,4)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 26, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez ZIUan sartu zituzten eta ez bi hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 146 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 110.698 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.281ekoa.
 
Nafarroan 1.211.813 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 26, 2.175 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 537.199 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 192.329 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun