Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 940 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.328 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 980 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.723 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 25, 4.780 proba egin zituzten eta horietatik 1.196 positibo eman zuten (% 24,8)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 25, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 142 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.