COVID-19: Azken datuak

77 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 2.036

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 25a, 06:27

Atzo, abenduak 24, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen.

Atzo 77 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 28 Bortzerrietan, 25 Leitzaldea-Urumealdean, hamabi Malerreka-Bertizaranan eta bertze hamabi Baztanen. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 2.036 positibo atzeman zituzten, bezperan baino ia 94 gehiago, eta pandemia osoko kopururik handiena. Atzo, abenduak 24, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 928 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.312 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 958 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.701 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 24, 8.092 proba egin zituzten eta horietatik 2.036 positibo eman zuten (% 25,2)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 24, hamazazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 140 daude ospitalean, horietatik 28 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 108.344 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.279koa.
 
Nafarroan 1.209.004 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 24, 143 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 536.669 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 191.194 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun