Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 916 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.299 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 931 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.671 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 23, 7.792 proba egin zituzten eta horietatik 1.942k positibo eman zuten (% 24,9)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 23, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta bertze hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 144 daude ospitalean, horietatik 26 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.