Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 898 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.283 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 906 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.652 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 22, 7.041 proba egin zituzten eta horietatik 1.611k positibo eman zuten (% 22,9)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 22, hemeretzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 144 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.