Koronabirusa

50-59 urte bitartekoek hirugarren dosia hartzeko hitzordua eskatzen ahal dute dagoeneko

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 22a, 20:00

Doneztebeko kiroldegian hartu ahal izanen dute hirugarren dosia 50-59 urtekoek ere.

Gaur hasi da Osasun Departamentua 50 eta 59 urte bitarteko pertsonei SMSak bidaltzen, COVID-19aren aurkako txertoaren hirugarren dosirako hitzordua hartzeko (Donezteben, adibidez, urtarrilaren 13an edo 14an).

Sakelako telefonoan hartzen den SMS mezuak bi aukera ematen ditu hitzordua hartzeko. Batetik norberaren Osasun Karpeta Pertsonalean sartuta tokia hautatzen ahal da (Donezteben edo Iruñean) eta, behin tokia hautatuta, eguna eta ordua hartzeko bidea ematen du. Aplikazio honek aukera ematen du hitzorduaren baieztapena norberaren e-Postan hartzeko. Bigarren aukera hitzordua telefonoz eskatzea da, 948 37 01 30 telefonora deituta. Bi kasuetan beharrezkoa da eskura izatea Osasunbideko osasun txartela (zenbakia).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun