COVID-19: Azken datuak

60 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 921

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 21a, 06:27

921 positibo atzeman zituzten atzo Nafarroan, inoizko kopururik altuena.

Seigarren olatua gero eta handiagoa bihurtzen ari da eta atzo 60 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: 37 Leitzaldea-Urumealdean (horietatik 31 Leitzan), hamabi Baztanen, zazpi Malerrekan eta lau Bortzirietan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 915 positibo atzeman zituzten, bezperan baino ia 400 gehiago, eta pandemia osoko kopururik handiena. Atzo, abenduak 20, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 876 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.261 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 840 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.628 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 20, 5.227 proba egin zituzten eta horietatik 921ek positibo eman zuten (% 17,6)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 20, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 101.656 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.272koa.
 
Nafarroan 1.194.884 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 20, 5.595 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 535.152 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 181.346 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun