Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 868 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.251 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 804 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.622 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, herenegun, abenduak 18, 3.411 proba egin zituzten eta horietatik 537k positibo eman zuten (% 16,6)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 19, 5 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 126 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.