Koronabirusa

Leitzako Osasun Etxean eginen dituzte baheketan eskatutako PCRak gaur arratsaldeko hiruetatik aurrera

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 19a, 13:45

Gaur egindako deialdiari «jende askok» erantzun diola esan du Leitzako udalak Twitter bidez. Izan ere,  abenduaren 11tik hona positibo izandakoen kontaktu zuzenak gonbidatuak zeuden baheketan parte hartzera eta, gaur bertan, eginen dizkiete PCR probak. Ordu zehatza Osasun Karpeta Pertsonalean dago apuntatua. Aztarnariek ere deituko omen dute hitzorduen berri emateko.

Leitzan 56 positibo abenduaren 11tik 18ra

Leitzako osasun eremu osoan (Areso, Arano, Leitza eta Goizueta) 69 positibo erregistratu dituzte azken aste honetan, horietatik 56 Leitzan, 8 Areson eta 5 Goizuetan. 

Eguna Herria Auzoa Kopurua
2021.12.11 Areso Areso 1
2021.12.11 Goizueta Tartazu 2
2021.12.11 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.11 Leitza Leitza 1
2021.12.12 Leitza Gorriztaran 2
2021.12.12 Leitza Leitza 2
2021.12.13 Leitza Leitza 3
2021.12.14 Leitza Leitza 10
2021.12.15 Areso Areso 4
2021.12.15 Goizueta Goizueta 3
2021.12.15 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.15 Leitza Leitza 1
2021.12.16 Areso Areso 1
2021.12.16 Leitza Leitza 10
2021.12.17 Areso Areso 1
2021.12.17 Leitza Gorriztaran 1
2021.12.17 Leitza Leitza 13
2021.12.18 Areso Areso 1
2021.12.18 Leitza Leitza 1
Osotara 7 egunetan 69
       

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun