COVID-19: Azken datuak

Atzo 14 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroa osoan 488

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 19a, 06:03

Atzo hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren.

Atzo 14 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zazpi Baztanen, lau Bortzerrietan, bi Leitzaldean eta bat Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 488 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 199 gutiago. Atzo, abenduak 18, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bi hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 863 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.243 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 783 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.621 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 18, 3.411 proba egin zituzten eta horietatik 488k positibo eman zuten (% 14,3)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 18, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 127 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 100.198 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.271koa.
 
Nafarroan 1.185.753 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 18, 3.860 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 534.350 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 176.589 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun