COVID-19: Azken datuak

42 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 683

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 18a, 06:03

Atzo zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bat hil egin zen.

Atzo 42 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hamalau Leitzaldean, hamahiru Bortzerrietan, hamar Baztanen, lau Malarrekan eta bat Urdazubin. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 683 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 23 gutiago. Atzo, abenduak 17, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 862 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.236 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 780 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.617 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 17, 4.652 proba egin zituzten eta horietatik 683k positibo eman zuten (% 14,7)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 17, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta hiru hil egin ziren. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 125 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 99.710 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.269koa.
 
Nafarroan 1.182.075 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 17, 6.426 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 533.820 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 174.278 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun