Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 848 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.213 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 755 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.597 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 15, 4.497 proba egin zituzten eta horietatik 652k positibo eman zuten (% 14,5)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 15, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 136 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.