Ostalaritzan, eta gaur arratsaldean ostalarien ordezkariekin eginen den bileran bilduko dituzten ekarpenen esperoan, Osasun Departamentuko arduradunek zera planteatuko diete: «kanpoko kontsumoa sustatzea barnekoaren aldean» eta, kontsumoa barnean egiten denean, «talde txikietan» izatea, hobe mahaian eserita barran baino, aireztapenari kasu handia emanez eta, kontsumitzen ez den bitartean, maskararen erabilera «irmoki» betetzea.