COVID-19: Azken datuak

30 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, Nafarroa osoan 709

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 15a, 06:11

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 129 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan

Atzo 30 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hamarna Baztanen eta Leitzaldean, zortzi Bortzerrietan eta bana Malerrekan eta Goizuetan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 709 positibo atzeman zituzten. Atzo, abenduak 14, hamabortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUatan sartu zituzten eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 848 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.202 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 738 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.591 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 14, 4.896 proba egin zituzten eta horietatik 709ek positibo eman zuten (% 14,2)

COVID-19ak jota, azo, abenduak 14, hamabortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUatan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 129 daude ospitalean, horietatik 23 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 97.667 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.265ekoa.
 
Nafarroan 1.159.057 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 13, 6.774 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 532.691 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 155.117 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun