COVID-19: Azken datuak

26 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, Nafarroa osoan 695

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 14a, 06:40

Bezperan baino aunitzez positibo gehiagp atzeman zituzten atzo Nafarroan, eskualdean guttixeago.

Atzo 26 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hamar Baztanen, seina Malerrekan eta Bortzirietan, hiru Leitzan eta bat Zugarramurdin. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 695 positibo atzeman zituzten. Atzo, abenduak 13, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 847 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.192 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 727 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.583 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 13, 4.896 proba egin zituzten eta horietatik 695ek positibo eman zuten (% 14,2)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 13, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 120 daude ospitalean, horietatik 21 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 96.958 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.265ekoa.
 
Nafarroan 1.151.795 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 13, 6.149 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 532.654 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 147.940 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun