COVID-19: Azken datuak

31 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, Nafarroa osoan 459

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 13a, 06:42

Bezperarekin konparatuz positibo guttiago atzeman dituzte Nafarroan, baina gehiago eskualdean.

Atzo 31 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hemezortzi Bortzerrietan, bortz Baztanen eta launa Malerrekan eta Leitzan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 4597 positibo atzeman zituzten. Atzo, abenduak 12, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 840 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.182 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 724 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.577 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 12, 2.940 proba egin zituzten eta horietatik 459k positibo eman zuten (% 15,6)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 12, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 127 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 96.263 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.265ekoa.
 
Nafarroan 1.144.313 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 12, 3.212 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 532.381 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 143.424 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun