Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 835 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.176 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 717 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.558 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 11, 3.786 proba egin zituzten eta horietatik 629k positibo eman zuten (% 16,6)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 11, hamahiru pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 130 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.