COVID-19: Azken datuak

16 positibo atzeman zituzten atzo eskualdean, Nafarroa osoan 844

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 11a, 06:03

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 114 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.

Atzo 16 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: seina Bortzerrietan eta Malerrekan, eta lau Baztanen. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 844 positibo atzeman zituzten. Atzo, abenduak 10, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 833 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.169 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 714 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.547 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 10, 5.223 proba egin zituzten eta horietatik 844k positibo eman zuten (% 16,2)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 10, hamalau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 116 daude ospitalean, horietatik 25 ZIUetan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 95.175 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.264koa.
 
Nafarroan 1.136.773 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 10, 3.810 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 532.234 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 135.200 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun