Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 827 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.165 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 714 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.543 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 9, 5.062 proba egin zituzten eta horietatik 842k positibo eman zuten (% 16,6)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 9, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 114 daude ospitalean, horietatik 24 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.