Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 822 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.161 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 709 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.539 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 8, 3.067 proba egin zituzten eta horietatik 469k positibo eman zuten (% 15,3)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 8, bortz pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik lau ZIUan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 124 daude ospitalean, horietatik 22 ZIUetan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.