Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 794 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.142 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 705 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.521 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 6, 2.756 proba egin zituzten eta horietatik 415ek positibo eman zuten (% 15)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 6, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 120 daude ospitalean, horietatik 17 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.