COVID-19: Azken datuak

23 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 435

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 6a, 06:04
Atzo hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten.

Atzo 23 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zortzi Baztanen, bost Bortzirietan eta Goizueta-Leitzaldean, hiru Zugarramurdin eta bi Donezteben. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 435 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 175 gutiago. Atzo, abenduak 5, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 794 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.139 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 704 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.506 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 5, 2.313 proba egin zituzten eta horietatik 435ek positibo eman zuten (% 18,8)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 5, hamabi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 109 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 91.950 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.263koa.
 
Nafarroan 1.116.279 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 5, 3.849 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 531.379 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 116.374 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun