Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 792 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.129 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 699 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.501 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 4, 3.307 proba egin zituzten eta horietatik 609k positibo eman zuten (% 18,4)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 4, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 97 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.