Koronabirusa

Etxalarko eta Elizondoko eskoletako ikasgela bana konfinatu dituzte

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 4a, 18:00

Nafarroako Gobernuak gaur jakitera eman duenez, azken orduetan herrialde osoan 311 ikasle konfinatu dituzte, eta horien artean daude Etxalarko Landagain eskolako Lehen Hezkuntzako seigarren mailakoen ikasgela eta Elizondoko Eskolako Lehen Hezkuntzako lehen mailakoen ikasgela bat. Nafarroan orain 2.040 ikasle daude konfinatuak, 56 ikastetxetako 117 ikasgelatakoak hain zuzen ere: 35 ikasgela Haur Hezkuntzakoak eta 82 ikasgela Lehen Hezkuntzakoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun