COVID-19: Azken datuak

23 positibo atzeman zituzten atzo gure lurraldean, Nafarroa osoan 469

Ttipi-Ttapa 2021ko abe. 4a, 06:08

Atzo zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen.

Atzo 23 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hamaika Bortzirietan, sei Baztanen, lau Leitza-Goizuetan eta bi Malerrekan. Nafarroa osoko datuei erreparatuta, berriz, atzo 469 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 39 gutiago. Atzo, abenduak 3, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta ez zeen inor hil.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 789 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.119 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 691 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.479 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 3, 2.750 proba egin zituzten eta horietatik 523k positibo eman zuten (% 17)

COVID-19ak jota, atzo, abenduak 3, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta ez zeen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 93 daude ospitalean, horietatik 16 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 90.906 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.262koa.
 
Nafarroan 1.108.026 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, abenduak 3, 3.853 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 531.117 pertsonek osatua dute txertaketa eta hirugarren dosia bertze 108.621 pertsonek hartu dute.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun