Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 787 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.113 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 687 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.468 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 2, 3.964 proba egin zituzten eta horietatik 523k positibo eman zuten (% 13,1)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 2, zortzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 91 daude ospitalean, horietatik 15 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.