Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 785 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.097 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 685 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.451 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 1, 4.187 proba egin zituzten eta horietatik 564k positibo eman zuten (% 13,5)
COVID-19ak jota, atzo, abenduak 1, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 87 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.