Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 782 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.087 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 683 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.433 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 30, 4.090 proba egin zituzten eta horietatik 408k positibo eman zuten (% 10)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 30, 15 pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bi ZIUan sartu zituzten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 88 daude ospitalean, horietatik 14 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.