Osasunbidea gaur hasi da SMSak bidaltzen 60 eta 69 urte bitarteko 72.000 herritar baino gehiagori (65.000 pertsona 60-69 urte bitartekoak eta 7.400 langile soziosanitario), eta aipatutakoei laster gehituko zaizkie osasun langileak ere. Abenduan 5 eta 11 urte bitarteko haurrak ere gonbidatuko dituzte txertoa jartzera.
Ostegun honetan, abenduak 2, hasiko dira hirugarren dosia ematen 60 eta 69 urte bitarteko pertsonei eta zentro soziosanitarioetako langileei (zahar etxeetako langileak eta desgaitasun eta osasun mentaleko zentroetakoak).
Elizondo, Lesaka eta Doneztebeko osasun eremuetakoak abenduaren 13an eta 14an Doneztebeko kiroldegian
Txertoa oinarrizko osasun eremuetako erizainek jarriko dute, Ospitalez Kanpoko Larrialdi Zerbitzuko profesionalen laguntzarekin. Kasu batzuetan, mugakide diren eremuak txertaketa puntu batean zentralizatuko dituzte, egun batean edo bitan. Konparaziora, Elizondoko, Lesakako eta Doneztebeko oinarrizko zonaldeetako txertoak Doneztebeko kiroldegian emanen dira, abenduaren 13an eta 14an.
Leitzako osasun eremukoak Irurtzungo kiroldegian abenduaren 15ean
Irurtzun eta Leitzako osasun eremuetako herritarrei, aldiz, Irurtzungo kiroldegia jarriko diete txertoa abenduaren 15ean.