Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 778 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.081 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 674 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.419 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 29, 3.028 proba egin zituzten eta horietatik 286k positibo eman zuten (% 9,6)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 29, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik inor ez zuten ZIUan sartu eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 79 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.