Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 777 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.072 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 670 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.406 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 28, 2.117 proba egin zituzten eta horietatik 202k positibo eman zuten (% 9,8)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 28, sei pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 80 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.