COVID-19: Azken datuak

Atzo 30 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroa osoan 405

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 27a, 06:34

Atzo bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil egin zen.

Goraka segitzen dute kopuruek eskualdean eta Nafarroa osoan. Atzo 30 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: hemezortzi Bortzirietan, zortzi Baztanen, bi Malerrekan eta bana Goizuetan eta Urdazubin. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 405 positibo atzeman zituzten, bezperan baino 43 gehiago eta aspaldiko hilabetetako kopururik altuena. Atzo, azaroak 26, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 773 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.065 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 663 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.396 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 26, 4.073 proba egin zituzten eta horietatik 405ek positibo eman zuten (% 10,0)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 26, bederatzi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 79 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 88.145 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.261ekoa.
 
Nafarroan 1.088.354 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 26, 2.413 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 529.807 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun