Koronabirusa

Astelehenaz geroztik 112 positibo atzeman dituzte gure lurraldean

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 26a, 08:30
Lesakako Osasun Etxeko atarian antigeno testa egiteko zain. Artxiboko irudia.

COVID pandemiaren egoera erabat irauli da egun guttitan, eta gure lurraldeko panorama da horren erakusleetako bat. Izan ere, azken asteotan intzidentzia tasa ikaragarri igo da eta koronabirusa atzemateko probak egiten dituzten osasun etxeen atarietan ilara luzeak ari dira izaten egunotan.

Astelehenaz geroztik 122 positibo atzeman dituzte gure lurraldean, horietatik 85 azken hiru egunetan. Herri guztien artean aipagarria da Beran atzemandako positibo kopurua, 27 astelehenaz geroztik.

Herria Positibo kopurua: azaroak 22-25
Almandoz  
Amaiur  
Aniz  
Arano  
Arantza 10
Areso  
Arizkun 1
Arraioz 1
Azpilkueta  
Beintza-Labaien  
Berroeta  
Bera 27
Donamaria 1
Doneztebe 3
Elbete 3
Elgorriaga  
Elizondo 12
Eratsun  
Erratzu  
Etxalar  
Ezkurra  
Gartzain  
Goizueta 10
Irurita 2
Igantzi 2
Ituren  
Legasa  
Leitza 6
Lekaroz 1
Lesaka 5
Narbarte  
Oieregi  
Oiz  
Oronoz-Mugairi  
Saldias  
Sunbilla 3
Urdazubi 1
Urroz  
Ziga  
Zubieta 1
Zugarramurdi 5

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun