Zer egin behar dut nire Osasun Karpeta Pertsonalean sartzeko
- Joan zaitez zure osasun zentrora eta egiaztatu zure nortasuna NANarekin edo agiri baliokidearekin (pasaportea, gidabaimena edo erresidentzia txartela, atzerritarren kasuan).
- Osasun Etxean, karpeta pertsonal sanitarioa erabiltzeko baldintzak biltzen dituen dokumentu bat emanen dizute.
- Baldintzekin ados baldin bazaude, sinatu dokumentua.
- Helbide elektroniko bat eta telefono mugikor bat eman beharko dituzu SMSak hartzeko.
- Onarpen zerbitzuak pasahitz bat emanen dizu zure lehen sarbiderako.
- Osasun Karpetan lehen aldiz sartzeko, zure helbide elektronikoan esteka edo lotura bat hartuko duzu. Gogoratu 10 eguneko epea duzula lotura horretan klikatuta zure Osasun Karpetan sartzeko. Epe horretan ez bazara lehen aldiz sartzen, prozesua blokeatuta geldituko da eta zure osasun zentrora itzuli beharko duzu pasahitz berri bat eskatzera.
- Osasun Karpeta Pertsonaleko lehen sarreran, Osasunbideko zure txartelaren zenbakia eta osasun zentroan eman dizuten pasahitza sartu beharko dituzu.
- Aplikazioak pasahitza aldatzera eta erabilera-baldintzak berriro onartzera gonbidatuko zaitu.
- Hurrengo sarreretan, web orriaren bidez edo Osasun Atariaren zuzeneko sarbidearen bidez sartu ahal izanen zara.
- GooglePlay (Android) edo AppStore (iOS) bidez ere instala dezakezu Osasuneko Karpeta Pertsonala aplikazioa zure telefonoan, eta 1. puntutik has dezakezu prozesua.