Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 769 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.043 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 657 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.3546 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 24, 3.595 proba egin zituzten eta horietatik 339k positibo eman zuten (% 9,4)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 24, hamaika pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik ez zuten inor ZIUan sartu eta bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 77 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.