Koronabirusa

60 urtetik gorakoei hirugarren dosia jartzea onetsi du Osasun Publikorako Batzordeak

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 08:30

60 urtetik gorakoei, osasun langileei eta langile soziosanitarioei COVID-19aren kontrako txertoaren hirugarren dosia jartzea onetsi zuten atzo. Carolina Darias Espainiako Gobernuko Osasun ministroak jakinarazi duenez, Pfizerren txertoa paratuko diete. Erabakia ez da behin betikoa, eta Lurralde Arteko Osasun Kontseiluak berretsi beharko du.

Nafarroan bikoiztu da hitzordurik gabe txertoa hartzera doazenen kopurua

Azken zazpi egunetan gora egin du Osasun Sailak FOREMen (Mutiloa) duen txertatze puntura txertoa hartzera joan diren pertsonen kopuruak, hitzordua hartzearen zain egon gabe. Zehazki, joan den astean 1.039 pertsona pasatu ziren instalazio horietatik, 148 egunero batez bertze. Aurreko asteetan, egunean 72 izaten ziren txertoa hartzera joaten zirenak. Bada, astelehen honetan 220 pertsona joan ziren FOREMera COVID-19aren kontrako txertoa hartzera, instalazioetako iturriek jakinarazi dutenez. Zerbitzu honetan egun batean erregistratu den kopururik handiena da, irailaren erdialdean martxan jarri zenetik.

Ildo horretan, Santos Indurain Osasun kontseilariak atzo erran zuen «albiste ona» dela hitzordurik gabeko txertoen kopurua bikoiztu izana azken astean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun