COVID-19: Azken datuak

Atzo 25 positibo atzeman zituzten gure lurraldean, Nafarroa osoan 319

Ttipi-Ttapa 2021ko aza. 24a, 06:43

Alta eta bajen balantzea egin ondotik, Nafarroan orain 67 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.

Atzo 25 positibo atzeman zituzten gure lurraldean: zortzi Beran, zazpi Goizuetan, lau Leitzan, bina Igantzin eta Arraiozen eta bana Lesakan eta Iruritan. Nafarroa osoko behin-behineko datuei erreparatuta, berriz, atzo 319 positibo atzeman zituzten, aspaldiko hilabetetako kopururik altuena. Atzo, azaroak 23, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu eta bertze bat hil egin zen.

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 763 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.036 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 657 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.346 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 23, 4.033 proba egin zituzten eta horietatik 319k positibo eman zuten (% 7,9)

COVID-19ak jota, atzo, azaroak 23, hamar pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu eta bertze bat hil egin zen. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 67 daude ospitalean, horietatik 13 ZIUan.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, 87.040 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 1.259koa.
 
Nafarroan 1.078.750 txerto eman dituzte oraingoz. Atzo, azaroak 23, 4.220 txerto paratu zituzten eta, oraingoz, 529.158 pertsonek hartu dituzte bi dosiak.

Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin

Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan. 

Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun