Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 763 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.033 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 646 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.335 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 22, 3.457 proba egin zituzten eta horietatik 241ek positibo eman zuten (% 7,0)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 22, lau pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik bat ZIUan sartu zuten eta ez zen inor hil. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 62 daude ospitalean, horietatik 12 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.