Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, azkeneko datuen arabera 763 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 1.029 Elizondoko eremuan (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 646 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 1.328 Bortzirietan.
Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, azaroak 21, 1.698 proba egin zituzten eta horietatik 198k positibo eman zuten (% 11,7)
COVID-19ak jota, atzo, azaroak 21, zazpi pertsona ospitaleratu zituzten, ospitaleratuta zeudenetatik hiru ZIUetan sartu zituzten eta ez zen inor hil Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 62 daude ospitalean, horietatik 11 ZIUan.
Zalantza txikienarekin antigeno testa egitera joan eta bigarren PCRa egiteko orduan ez hutsik egin
Helburua ahalik eta kutsadura gehien atzematea da, bereziki harreman sozialak eta familiarrak areagotzen diren garai hauetan.
Gogoratu PCRko proba batean emaitza positiboa duten pertsonek beren kontaktu estuak Osasun karpeta pertsonalaren bidez adieraz ditzaketela, eta ez dutela aztarna-taldeak kontaktatu zain egon beharrik.